XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bihar gaueko 10,30etan Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan
Imanolen Erromantzeak diskoaren aurkezpena.

Donostiako Antiguako auzoan jaiotako abeslari honen azken diskaren aurkezpena egingo dute bihar, larunbatez, Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan.

Erromantzeak izena daraman lan hau IZ diska etxeak argitaratu zuen duela hilabete batzu.

Argia dantza taldean ibili izan zen, geroago kultur munduan zeharo murgildurik zegoela, klandestinitate garaian diska berri bat Michel Etchegary ezizenaz kaleratuz.

Orain erromantizizmoz josita dager guztion aurrean.

Lau haizetatik Erromantzeak dakarzkigu oraingoan Imanolek.

Eta, azken diska honen aurkezpena izango da bihar Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan, gaueko 10,30etan.

Berekin batera aurkezpenean Iñaki Eizmendi, Amaia Zubiria eta Beñat Axearyk izango ditugu.

Imanol Parisen errefuxiatu zegoela Gwendal taldearekin abestu zuen.

Amnistiarekin Euskadiratu zitzaigun, eta harrez gero ez gaitu inoiz ahaztu.

Hor ditugu Lau haizetara eta Iratze okre geldiak diskoak.

Berriro Euskadin.

1976.go urrian itzuli zen Imanol Hegoaldera, Donostian kokatuz.

Geroztik errezital askotan hartu du parte, bereziki Euskal Herrian; baita noizean behin estatu espainolean.

Hego Euskadin argitaraturiko lehen diska legala 1977koa izan zen, CBS etxearekin.

Diska hura Lau haizetara barreiatu zen.

Honera etorriz gero Gwendal taldeak laguntzen dio.

Geroago Imanolek bere taldea sortuko du, rock mundutik eta Oskorri taldeko beste birekin.

Bizkor grabatu zuen bere hurrengo diska IZ disketxean Sentimentuen hauspoz izenekoa, arrakasta ona bai kritikan eta entzulegoan izaten.

Imanol eta Klabelin komik egungo, euskal musikaren tokirik gorenean daude.

Urtebete luzeko elkarlan baten ondorioz IZrekin Jo ezan LPa azalduko duela.

Horrela amaitzen du Imanolek Klabelin Komikekin zuen lotura.

Orain Karlos Gimenez (saxoan, klarinetean eta pianoan), Pedro San Martin (gitarra elektrikoa) Iñaki Garmendiarekin (flauta eta saxoa) jarraitzen du melodia akustikoak erabiliz.

Argia aldizkarian Kakik hau esaten zuen: Hasteko, eskertzekoa dugu doinu herrikoi hauen bildumatze ahalegina, orain arte hainbat, euskal kantarien bertsio sakabanatuak besterik ez bait genuen azken urteotako artxibo diskografikoan.

Azal polit, ironiko eta alaia J.M. Zabaleren eskutik datorrena.

Musikazko laguntzarik nabarmenenak taldekide izan dituen Karlos, Pascal eta Mitxelenak alde batetik,(piano, kitarra eta soinuan hain zuzen), eta Amaia, Beñat eta Iñaki Eizmendiren ahots ezagunak bestetik.

Beste abeslariak.

Iñaki Eizmendi Andoainen jaioa da.

Berak zinemarako zuzendaritza Madrilen ikasi ondoren gaur egun Euskal Telebistan lanean dugu.

Halaz eta guzti berak azpalditik abesteari ekin dio.

Lehen diska 1977 urtean kaleratu zuen, bigarrena 1981 urtean hau bikoitza izanik.

Bera da bere abestiren doinu eta hitzen egilea.

Amaia Zubiria Zubietan jaioa, Txomin Artolarekin batera, Haizea taldean parte hartu zuen, elkarrekin bi disko grabatuz; ondoren Etxaun eta Etxaun diskoan abestuko du Niko Etxart, Xanti Jimenez, Beñat Axeary eta Imanolekin.

Klabelin Komik eta Imanolek egindako Jo ezan diskoako parte hartzailea izan zen.

Segobiako igesa filmearen musikaren konposatzaileetako bat da.

Bi urtez, Juana Agurain kolektiboan esperientzia izanik.

Denboraldi batez, Orain taldearekin egin zuen zenbait musika-eresi eginez.

Gaur egun, Pascal Gaine eta Beñat Axearyrekin Bernarda Alabaren etxea antzerki lanaren musika konposatzen ari da, antzerki talde frantziar batentzat.

Imanolen Erromnatzeak lanean parte hartzen du.

Beñat Axeary Behe Nafarroako Donepaulen jaioa.

Urria taldeko kidea, sortu zenetik bi disko grabatuz IZ disketxearekin.

Azken hiru urte hauetan.

Frantzian ospatzen diren zenbait musika inprobisatutako esperientziatan parte hartzen du.

Michel Voneda saxojoalearekin batera Parisen eskeinitako jaialdia aipatu behar da.

Etxaun eta Etxaun eta Erromantzeak diskoetako partehartzailea ere da.